Jon Arregik eta Denis Galarzak Trinitate Euskal Jaiak Txapelketako finala jokatuko dute

Gaur, osteguna, kadete mailako finala jokatuko du Oteiza pilota elkarteko bikoteak.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteko Jon Arregi eta Denis Galarza kadeteek Trinitate Euskal Jaiak Txapelketako finala jokatuko dute gaur, osteguna, Donostiako Trinitate plazako pilotalekuan. 16:00etan hasiko da finala, eta Tolosako Behar Zana elkarteko Iparragirre eta Castro izango dituzte aurkari.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide