Oteiza elkarteko pilotariek txapelak lortu dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2022ko eka. 27a, 09:31

Carbayedak eta Bastidak txapelketa irabazi zuten. (Oteiza elkartea)

Denis Carbayedak eta Imanol Bastidak Aretxabaletan irabazi zuten txapela. Eñaut Aldazabalek, berriz, Lizarran jantzi zuen txapela, Julen Etxaniz eta Jon Arregi azkoitiarrei irabazita.

Asteburu oparoa izan da Azkoitiko Oteiza Pilota Kirol Elkartearentzat. Infantil mailako pilotariek txapelak lortu dituzte asteburuan. Larunbatean, Denis Carbayedak eta Imanol Bastidak infantilen lehen mailako Gipuzkoako Mendebaldeko Txapelketa irabazi zuten. Aretxabaletako bikotearen aurka aritu ziren eta 18 eta 10 irabazi zuen bikote azkoitiarrak.

Atzo, igandea, Lizarrako eskuz binakako txapelketaren finala jokatu zuten Lizarran (Nafarroa). Lau pilotarietatik hiru azkoitiarrak izan ziren: Eñaut Aldazabal, Julen Etxaniz eta Jon Arregi. Aldazabalek Nazabal azpeitiarra ordezkatu zuen finalean eta Azpeitiko Ilunpe elkarteko Artetxerekin batera txapela jantzi zuen, 18 eta 13 irabazita. Etxaniz eta Arregi azkoitiarrek txapeldunordearen garaikurra eskuratu zuten.

Aldazabal, eskuinean, txapela buruan jantzita.

Etxaniz eta Arregi, txapeldunordeak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide