Iñaki Azkoitiak ezin izan du irabazi Gipuzkoako trinketeko Bigarren mailako finala

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Iñaki Azkoitia Gipuzkoako trinketeko Bigarren mailan txapeldunordea da. Finala galdu arren, datorren sasoian Nagusien Lehen Mailan jokatzeko txartela lortu du Oteiza pilota elkarteko pilotariak.

Gipuzkoa Trinkete Txapelketako Bigarren mailako finala jokatu zuen atzo arratsaldean, Iruran, Oteiza pilota elkarteko Iñaki Azkoitiak. Mundarroko Linares pilotariaren aurkako norgehiagoka 40-23 galdu zuen pilotari azkoitiarrak, hala txapeldunorde geldituz. Dena den, finalera iritsi delako, datorren denboraldian trinketeko nagusien Lehen mailan jokatzeko txartela lortu du Azkoitiak.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide