Jon Arregik eta Aimar Agirrezabalek Gipuzkoako finalak jokatuko dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2021ko abe. 22a, 08:59

Gurea pilotalekua.

Infantil eta alebin mailako finalak jokatuko dituzte Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek, igandean. Arregiren finala, gainera, Gurea pilotalekuan izango da, 16:30ean.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariak urteko azken partidetan murgilduko dira aste honetan. Ostegunetik igandera bitartean, Gipuzkoako Txapelketako finalerdiak eta finalak jokatuko dituzte. Hain zuzen ere, Jon Arregik eta Aimar Agirrezabalek txapela izango dute jokoan igandean. Arregik, infantil mailako finala jokatuko du igandean, 16:30ean, Azkoitiko Gurea pilotalekuan; Ataun taldeko Alberdi izango du arerio. Agirrezabalek, berriz, alebin mailako finala jokatuko du LAPKE taldeko Harreguyren aurka, Azpeitiko Frontoi Txikin.

Nagusien mailako Alex Juaristik, jubenil mailako Alex Juaristik eta kadete mailako Denis Galarzak, bestalde, Gipuzkoako Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte. Nagusien mailako Alex Juaristik bihar, osteguna, LAPKE taldeko Zubizarretaren aurka jokatuko du 19:00etan, Lazkaon (Gipuzkoa). Jubenil mailako Alex Juaristik, berriz, Ataungo Eizagirrerekin neurtuko ditu indarrak ostegunean, 19:30ean, Ataunen (Gipuzkoa). Kadete mailako Denis Galarzak, ostera, Gurea pilotalekuan jokatuko du igandean, 15:30ean, Zumaiako Olaizolaren aurkako finalerdia.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide