Azken-aurreko astean murgilduko da Kontzejupeko pilota txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Kontzejupe pilota txapelketa azken-aurreko astean sartuko da bihar. Hori horrela, gazteen eta nagusien mailako pilotariek eskuz binakako finalerdiak jokatuko dituzte elkarren artean.

XLVII. Kontzejupe Pilota Txapelketak aurrera jarraitzen du. Azken asteetan hainbat eta hainbat pilotarik parte hartu dute txapelketa herrikoian, baina San Andres Eguna hurbiltzen ari den heinean, txapelketa ere ari da bere azkenera iristen. 

Bihartik ostegunera bitartean, egunero izango dira pilota partidak Kontzejupen, hala nola benjamin, alebin, haur, kadete, gazte eta nagusien mailakoak. Hona hemen, egunez egun, partidak zerrendatuta: 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide