Oiartzun-Azkoitia Herriartekoaren joaneko partidak zuzenean, Youtuben

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Azkoitiak gaur jokatuko ditu aurtengo Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren lehen partidak, Oiartzunen, eta horiek Internet bidez ikusteko aukera izango da.

Azkoitiak gaur ekingo dio eskuzko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketari. Oiartzun izango da final zortzirenetako kanporaketan Oteiza pilota elkarteko pilotarien aurkaria, eta Oiartzunen jokatuko dituzte kanporaketaren joaneko partidak, 18:30ean hasita.

Joaneko hiru partidak zuzenean jarraitzeko aukera izango da gaur arratsaldean, Youtuben, atxikitako leihoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide