Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariak asteburuan bi partida ziren jokatzekoak, baina Mikel Aranbarrik ezin izango du Gipuzkoako lau eta erdiko gazteen lehen mailako finalerdia jokatu; izan ere, hatzetan izan duen lesio baten ondorioz ez du partida jokatzerik izango. Txapelketa bikaina jokatu duzu Mikel! Itzuliko zara!
Alex Juaristik, bestalde, lau eta erdiko nagusien lehen mailako final laurdenetako partida jokatuko du Lazkaon (Gipuzkoa) LAPKE elkarteko Ruiz de Larramendiren aurka. 09:30ean hasiko dute partida, Lazkaoko J.M. Barandiaran pilotalekuan.