Oier Aldazabal eta Inhar Egaña, Gipuzkoako Ezker Horma Txapelketako txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2021ko mar. 20a, 08:00

Ezkerrean, Egaña; eskuinean, Aldazabal.

Atzo, ostirala, Gurea pilotalekuan Gipuzkoako Ezker Horma Txapelketako bi final jokatu zituzten; finaletako bat Aldazabal eta Egaña azkoitiarrek jokatu zuten.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteko Oier Aldazabalek eta Inhar Egañak Gipuzkoako Ezker Horma Binakako Txapelketa irabazi zuten atzo, ostirala, Gurea pilotalekuan. Kadeteen bigarren mailako finalean, LAPKE taldeko Unax Aldasorok eta Jon Erauskinek osatutako bikotea menderatu zuten, 22 eta 7 irabazita.

Zorionak bikote! 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide