Asteazkenean hasiko da Kontzejupeko XLVI. Pilota Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2019ko urr. 20a, 10:00

Asteazkenean, hilak 23, hasiko da Kontzejupeko XLVI. Pilota Txapelketa. Antolatzaileek adierazi dutenez, guztira, 60 pertsona inguruk parte-hartuko dute aurtengo txapelketan. Bederatzi partida jokatuko dira aste honetan, 17:15ean hasita.

Kontzejupeko XLVI. Pilota Txapelketa asteazkenean, hilak 23, hasiko da. Antolatzaileek adierazi dutenez, 60 pertsona inguruk eman dute izena aurtengo edizioan. Datorren asteko partidak asteazkenean eta ostegunean jokatuko dituzte Kontzejupen, honako orduetan:

Asteazkena, urriak 23 (17:15etik aurrera)

  • Benjaminak (8-9 urtekoak) 
    • Iker Garate eta Erik Aristegi VS Unax Irulegi eta Lander Isasa
    • Xanet Eskudero eta Julen Gonzalez VS Ibai Zamora eta Ibai Etxeberria
    • Xabat Sudupe eta Pello Alkorta VS Araitz Arellano eta Urko San Sebastian
    • Iuri Valle eta Unax Oteiza VS Aitor Meda eta Lander Alberdi
    • Joanes Juaristi eta Enaitz Bergado VS Iker Oruesagasti eta Unai Oruesagasti
  • Kadeteak (14-15 urtekoak)
    • Jon Etxaniz VS Mikel Aranbarri

Osteguna, urriak 24 (17:15etik aurrera)

  • Alebinak (10-11 urtekoak)
    • Iker Beristain eta Julen Etxaniz VS Eneko Mera eta Jon Illarramendi
    • Uritz Zabaleta eta Xanet Aranbarri VS Oier Juaristi eta Urtzi Segurola
    • Ladis Lete eta Imanol Bastida VS Aritz Aizpurua eta Mikel Alberdi

Partida guztiak Kontzejupen jokatuko dira, bai neskenak eta bai mutilenak; benjaminek, kimuek eta infantilek binaka jokatuko dute, eta kadeteek eta jubenilek, banaka. Antolatzaileek adierazi dutenez, parte-hartzaile guztiek galtza txuriak jantzita jokatu beharko dituzte partiduak. Norgehiagokak astelehenetik ostegunera jokatuko dira, eta beharrezkoa bada, asteburuetan ere jokatuko dira.

Txapelketaren antolatzaileek azaldu dutenez, partiduak ez dira atzeratuko arrazoi garrantzitsurik ez bada (gaixotasuna, medikua...).

Xehetasun gehiagoren berri izan nahi duenak, 667 50 39 18 telefonora deitu edo azkoitiotepilota@hotmail.com helbidera idatzi dezake.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide