Joan den larunbatean, Peña Elorza txirrindulari taldeko alebinen eta haurren mailako neska-mutilek Oiartzungo (Gipuzkoa) BTT lasterketan izan ziren; izan ere, haurren mailan Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten. Gazteak Txara-Mendibil parkean egindako zirkuitu sigi-sagatsu eta maldatsuan aritu ziren nor baino nor gehiago.
Peña Elorza taldeko postu aipagarrienak haurren mailako Amets Barandiaranek eta Eritz Ugarteburuk lortu zituzten. Hain zuzen, bosgarren eta zazpigarren postuan sailkatu ziren, hurrenez hurren.
Datorren asteburuan berriro ere errepide gainera itzuliko dira txirrindulariak larunbatean. Mendaron (Gipuzkoa) izango dute hitzordua.