Larunbat arratsaldean, Oñatiko (Gipuzkoa) lasterketan parte hartu zuten Peña Elorza txirrindulari taldeko kideek. Urtero bezala, benjamin, alebin eta infantil mailako neska-mutilekin joan zen taldea Oñati aldera, eta lan bikaina eginda itzuli ziren horiek. Aipatzekoa da, gure taldeko hemezortzi txirrindularik parte hartu zutela hiru maila horietan; parte hartzea oso ona izan zen.
Kilometro pasatxoko zirkuitu batean jokatu zuten lasterketa, Oñatiko eliza eta unibertsitatea inguratuz. Benjamin mailako txirrindulariek bi itzuli eman zizkieten zirkuituari, alebink lau, eta infantilek, zortzi. Gure txirrindularien lorpenei dagokionez, azpimarratzekoa da alebin mailan nesken artean Nora Olaizolak lortu zuen hirugarren postua. Ordea, gainerako txirrindulariek ere lan ona egin zuten, nahiz eta podium postuetan inor ez sailkatu.
Aste honetako lasterketa igande goizean izango da Irunen (Gipuzkoa). Lasterketa horretan Gipuzkoa osoko neskek parte hartuko dute.