Asteartean, azaroak 11, San Martin eguna izango da. Hori dela eta, urteroko meza nagusia eskainiko dute San Martin ermitan, 11:00etan hasita.
Halaber, Azkoitiko Parrokiako taldeak jakinarazi du ostegunean ere meza eskainiko dutela San Frantzisko kaperan, 11:00etan hasita hori ere.