Santu Guztien Egunaren bueltako elizkizunak, ostiralean eta zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Parrokiako taldea

Azkoitiko hilerria.

Parrokiko taldeak aste honetan izango diren mezen ordutegiak jakinarazi ditu. Santu Guztien Eguna dela eta, ostiralean eta zapatuan izango dira elizkizunak.

Santu Guztien Eguna ospatuko du datorren larunbatean, azaroak 1, Azkoitiko Parrokiko taldeak. Hori horrela, hainbat meza izango dira Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. Larunbateko elizkizunak igandeetako ordutegian izango dira. Gaztelaniaz eskainiko den meza 10:00etan hasiko da, eta meza nagusia, euskaraz, 11:00etan. 

Ostiralean, bestalde, jai bezperako meza izango da 19:00etan, eta arrazoi hori medio, ez da otoitz isilaren saiorik izango. Urrategi eta Martirieta auzoetan, bestalde, azaroaren 1ean eta 2an, 10:00etan izango dira meza edo hitzaren liturgiak, hurrenez hurren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide