Urrian, ohiko dinamikarekin hasiko gara. Guraso edo arduradunak asteazkenetan biltzen dira kantzelean, bi ordutegi izanik aukeran, 15:15ean edo 19:30ean.
1.mailako haurren arduraduak, hilabeteko 1. asteazkenetan biltzen dira. 3 hilabetez (urria, azaroa eta abendua) Haur Katekesiaren nondik norakoaren berri izaten dute. Abenduan, dinamika nolakoa izango den ezagutu ondoren, beraien haurrak apuntatzen dituzte.
2. mailako haurren arduradunak hilabeteko 2. asteazkenetan biltzen dira.
3. mailako haurren arudradunak, hilabeteko 3 asteazkenetan biltzen dira.
Haurrak berriz, ostegunetan biltzen dira beraien taldeekin. 17:15eko edo 18:00tako txandan
1. mailako haurrak urtarrilean hasten dira eta hilabeteko lehen ostegunetan biltzen dira.
2. mailako haurrak hilabeteko 2. ostegunean biltzen dira.
3. mailko haurrak bi ostegun jarraian biltzen dira, hilabeteko 3. eta 4. ostegunetan.
4. eta 5.mailako haurrek irailak 22an izango dute lehen bilera, bertan, katekesirako izen ematea egingo dute eta bilera datak finkatuko dituzte.
Dinamika desberdina jarraitzen dute. Jesusen lagunen taldea osatzen dute. Dinamika partehartzaileagoa da eta barneratasuna lantzen saiatzen gara. Haur hauek, hilean bi aldiz elkartzen dira, beraiek adostutako egunetan.