Barrutik kanpora, kanpotik barrura: ateak ireki

Erabiltzailearen aurpegia Parrokiko taldea 2015ko abe. 22a, 23:58

Frantzisko aita santuak Errukiaren Urte Santua ospatzera deitu du Eliza. Azkoitiko parrokiak ere berea egin nahi izan du dei hori, izan ere "barrutik kanpora", herriko plaza eta kaleetara habian jartzen den eliz baten ametsa dugu. Ez gara, ez, lau pareten artean bizitzeko sortuak izan. Ez dugu gure eliz ederra museo bat bihurtu nahi.

 

Jesus eta bere Ebanjelioa ezin ditugu gure egitura zaharren barnean lotu, bustinezko ontzietan daramagun altxorra ezin dugu ezkutatu. Gure pausoek fede esperientziaren bihotzetik herriko plazara garamatzate. Bestalde etxe ireki bat izatea nahi genuke, edonorentzat irekia, errukiaren etxea, abegi onekoa.

Hau dena adierazteko abenduaren 20an, igandean, Meza Nagusiaren hasieran, gure parrokiko ateak ireki genituen. Hemendik aurrera egunero irekiko ditugu: 09:00etatik 12:00ak bitartean eta arratsaldez 17:00etatatik 19:30ak arte.

Habian dagoen eliza, barrutik kanpora daramana bere giza eta fede esperientzia da, gizaki gizakoi bihurtzen duen Ebangelioa, ate blindatuak (geure bihotzekoa, gure ideologi eta taldeetakoa, ekonomia eta herri historia, kultura ezberdinen arteko harresiak) desegiten laguntzen duen erruki kreatzailea aldarrikatzen duena. Gure elkar bizitzan Errukia jartzea, bihotza jartzea esan nahi du, erraiak jartzea. Gure humanismoa Jesus da.

"Barrutik kanpora, kanpotik barrura". Gure saiakera apala da, askotan isila eta ezkutukoa. Ez dakigu beti nola asmatu. Mesfidantza asko dago, behar bada, parrokiarekiko. Gure errua ere izango da. Bihotzez onartuko genuke eta eskertu  gure ateak irekitzen eta bide berriak irekitzen lagunduko liguketen ideia, proposamen eta pertsonak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide