Txondorraren epela

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Zengotita 2019ko mar. 30a, 20:00

Mikel Zengotita Alberdi argazkilariak martxoko Maxixatzen aldizkarirako egindako 'hileko argazkixe': 'Txondorraren epela'.

Azkoitiko bazter honetan udazkena azaltzen zaigu: zuhaitzak kolore hori eta gorriz jantzi dira, haien oinetan eroritako hostoak pilatzen dira.

Txondorraren kea hego haize epelak darama. Laster helduko da negua, gau luze bezain hotzekin, eta lanak bukatu beharra dago, barruan egosten ari den ikatza ateratzeko.

Etxe barruko babesean suak epeldu ditu gure gorputz hotz eta nekatuak.

Martxoko Maxixatzen aldizkariko hileko argazkixe.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide