25 bat lagun gerturatu ziren atzo arratsaldean urteko batzar orokorrera, eta esan dezakegu azkenaldian egin dugun batzarrik jendetsuenetakoa izan zela. Eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratu ziren bazkide guztiei.
Aurten egin ditugun ekintzak azaldu genituen eta diru kontuak nola geratu diren esan genien. Horrekin batera, datorren urtera begira ditugun asmoen azalpena eman genuen eta, baita ere, izango dugun aurrekontua. Bai aurtengo diru kontuak eta baita datorren urteko aurrekontua aho batez onartu ziren.
Hala ere, batzarrean hartu genuen erabakirik garrantzitsuena elkarteko zuzendaritza aldaketa izan zen. Idoia Alberdik lehendakari izateari utziko dio eta bere lekukoa Leire Lizarraldek hartuko du. Lehendakariordea Aintzane Agirrebeña izango da eta idazkaria zein diruzaina mantendu egingo dira: Julen Garate eta Iosu Irizar izango dira, hurrenez hurren. Beste aldaketa bat ere izango dugu hemendik aurrera. Julen Garatek elkarteko dinamizatzaile izateari utziko dio eta bere ordez Oihana Sudupe sartuko da. Atzoko batzarraren ondoren indarrez eta ilusioz gainezka hartuko dugu datorren urtea eta berak ekarriko dizkigun erronkak!