Maxixatzeneko dinamizatzaile lanpostua

Maxixatzen euskaldunon elkarteak bere jarduna aurrera eramateko dinamizatzailea behar du.  

Lanpostuaren zereginak eta eskaintzaren deskribapena

  • Maxixatzenen komunitatea dinamizatzea eta elkartearen jarduna koordinatzea
  • Dirulaguntzak kudeatzea eta administrazioarekin harremanak izatea
  • Elkartearen urteroko ekimenak eta proiektuak aurrera eramatea 
  • Eginkizunari dagozkion soldata eta lan baldintzak
  • Lan-ordutegi malgua eta telelana egiteko aukera

Eskatzen da: 

  • Azkoitia ezagutzea
  • Euskara maila altua, ahoz zein idatziz
  • Pertsona dinamikoa izatea: taldeak koordinatzeko eta harremanetarako zein komunikaziorako gaitasuna izatea. 
  • Ofimatika programak, sare sozialak… ezagutzea eta erabiltzen jakitea. 

Baloratuko da: 

  • Euskararen normalizazioaren alorrean ezagutza izatea
  • Administrazioaren ezagutza: diru laguntza eskaerak, zuriketak…
  • Euskalgintzan eta elkartegintzan esperientzia 
  • Maxixatzen euskaldunon elkarteko bazkide izatea

Hautaketa prozesuaren jarraibideak:

Bidali zure curriculuma irailaren 30a baino lehen maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera. Urriaren 1etik aurrera jarriko gara harremanetan lan-eskaintzan izena eman dutenekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide