Maxixatzeneko talde bilera

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea

2024ko lehen sei hilabeteen balantzea egiteko talde bilera egin genuen joan den ostiralean.

Bileran hainbat gai jorratu genituen: batetik, zuzenean geuk antolatzen ditugun ekitaldietaz hitz egin genuen, tartean Geure Gelatik liburu azokaz, Lore Jokoez, Euskolako hitzaldiez edota Orbel Jokoez; bestetik, Euskara Mahaiko koordinatzaile bezala Maxixatzenek koordinatzen dituen Euskara Kirol Taldeetan eta Kulturartekotasuna (Kafe Mundialak) ere hizpide izan genituen.

Eta horrelako bilera mamitsuari amaiera borobila emateko afaldu egin genuen, euskaldunon ohitura onei jarraituz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide