Kafe Mundialak egitasmoa, martxan

Maxixatzenek Euskara Mahaiko ordezkari gisa parte hartuko du Kafe Mundialak egitasmoan. Azkoitia 700 egitasmoaren barruan kokatu dute herrian kulturartekotasuna sustatzea helburu duen egitasmoa.

Azkoitia 700 egitasmoaren barruko ekintzen artean dago irailaren azken igandean azkoitiarron aniztasuna erakusteko egingo den festa eguna.

Festa egun hori abiapuntu bat izatea nahiko genuke Azkoitian kulturartekotasuna lantzeko, eta horregatik, Kafe Mundialak izenburupean hilero (abuztuan ez) komunitate eta elkarte desbedinetako ordezkariak kafe baten bueltan elkartuko gara bakoitzaren kezkak nahiz proposamenak bideratzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide