Kirol taldeetan euskararen egoera zein den ezagutu dute herriko kirol eragileek

Hainbat kirol taldetako ordezkariak, atzo, Elkargunean.

UEMAren laguntzarekin, Euskara Mahaitik maiatzean bidalitako inkestaren ondorioak azaldu dizkiegu kirol taldeei.

Aisialdiak, eta bereziki kirolak, euskararen normalizazioan daukan eraginaren garrantziaz jabeturik, Azkoitiko Euskara Mahaiak arlo horretan eragitearen beharra ikusi du. Hori horrela izanik, maiatzean Azkoitiko 21 kirol talderi beraien egoera zein den jakiteko inkesta bidali zitzaien, eta hamahiru talderen erantzunak jaso genituen. Atzo, asteartea, aurkezpenean galdeketaren emaitzaren berri eman zitzaien talde horiei guztiei, Elkargunean.

UEMAren laguntzarekin egin da herrik kirol taldeen eta hizkuntzaren arteko azterketa. Orokorrean, egoera nahiko ona den arren, hobetzeko kontuak ere badaude, eta plangintza zehazten eta irailetik aurrera ezartzen hasiko gara. Denekin batera ezingo dugunez hasi, lau edo bost talderekin ekingo diogu lanketa horri Euskara Mahaitik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide