Errigora, jaki goxoak baino askoz gehiago

Igandean hasiko da 2024ko udaberriko Errigoraren kanpaina, 'Eutsi gureari!' lelopean. Maxixatzenek informazio gunea ipiniko du herriko plazan, bihar arratsaldean, 18:30etik 20:00etara.

Igandean hasiko den kanpainan produktu oso onak eskainiko dituzte; baina ez produktuak bakarrik, baita nekazarientzak prezio duinak, euskarazko etiketazioa, zein auzolana ere. Nafarrorako gune erdaldunean euskal komunitatea osatzeko ezinbesteko ekintza izango da.

Errigora zer den hobeto ulertzeko Maxixatzenek bihar arratsaldez informazio gunea ipiniko du Azkoitiko plazan. Bertan ahozko zein idatzizko informazioa banatuko du elkarteak 18:30etik 20:00etara bitartean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide