Aurten omenduko dugun Jasone Osoro idazleaz gain, Bizenta Mogelek ere tarte esanguratsua hartuko du. Yolanda Arrieta idazlearen eskutik berari buruz askoz gehiago jakiteko aukera izango dugu. Yolandaren hitzetan "Bizenta Mogelek nahi zuena esateko moduak aurkitu zituen", eta hori ez zen erraza XIX. mendeko idazle emakume batentzat.
Hurrengo egunean berriz, gure ekitaldi kuttunena den irakurleen irakurketan, Bizentaren Ipuin onak liburuko pasarteak irakurriko ditugu. Orain arteko irakurketak idazle desberdinekin osatu dugu, baina aurten irakurketa liburu bakarrera mugatu nahi izan dugu, eta Bizentaren liburua horretarako ezin aproposagoa dela iruditzen zaigu.