70.000 lagunetik gora bildu ziren atzo arratsaldean Bilbon, euskararen aurkako oldarraldia salatzeko Euskalgintzaren Kontseiluak eta beste hainbat eragilek deitutako manifestazioan. Euskaldunon eskubideen defentsa egin zuten, Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat lelopean antolatutako martxan.
Azkoitiar asko izan ziren deiarekin bat egin eta Bilboko manifestaziora batu zirenak: guztira bi autobus irten ziren atzo arratsaldean herritik.