'Euskararen etorkizun-ikuspegiaz' hitzaldia eskaini du Jon Sarasuak

Jon Sarasua Euskararen etorkizun-ikuspegiaz' hitzaldian ematen. (Utzitakoa)

Jon Sarasuak Euskararen etorkizun-ikuspegiaz hitzaldia eskaini zuen atzo, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatutako Euskaldunon Eskola udazkenean egitasmoaren barruan. Elkargunean izan zen, eta datozen hamarkadetan Euskal Herriko egoera sozio-linguistatikoa nola irudikatzen duen azaldu zuen bertan.

Jon Sarasua soziologia irakasle, idazle eta pentsalaria etorkizuneko Euskal Herriko egoera-soziolinguistikoaz mintzatu zen atzo Elkargunean: Euskararen etorkizun-ikuspegiaz hitzaldian. Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatutako Euskaldunon Eskola udazkenean egitasmoaren azken aurreko hitzaldia izan zen atzokoa. Bertan, besteak beste, datozen hamarkadetan Euskal Herriko egoera sozio-linguistikoa nola irudikatzen duen azaldu zuen hizlariak.

"Duela 60 urte euskararen pizkundea egon zen", zioen protagonistak: "Ikastolak sortu ziren garai hartan eta euskara batuak indarra hartu zuen". Halaber, gaur egun "ahultze" batean gaudela gaineratu zuen: "Globalizazioaren eta digitalizazioaren garai honetan milaka aukera daude eta euskarak ezin du lehiatu hor". 

"Ondo bizitzeko euskara behar" dugula azpimarratu zuen Sarasuak, eta horretarako beharrezkoa dela "arnasguneak indartzea". Amaitzeko, harreman pertsonaletan euskara indartzearen garrantziaz mintzatu zen: "Euskaldunok badugu zerbait berezia: gure komunitatea. Hori sinetsi egin behar dugu eta betikoa erakargarria izan dadin egin behar dugu", zioen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide