Atzerako kontaketa, Maxixatzenek deitutako osteguneko agerraldirako

Dagoeneko herriko talde dezente atxikitu dira Maxixatzen elkarteak ostegunerako deitu duen elkarretaratzera. Halaber, Maxixatzen elkartea hainbat laguntzaileri deitzen ari da egunotan, beraien atxikimendua azal dezaten.

Osteguneko agerraldirako Azkoitiko herritarren eta taldeen atxikimendua jasotzen jarraitzen du Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Euskal Udal Legearen auzian eman berri duen epaia dela eta, Maxixatzenek elkarretaratzea deitu du ostegunerako, uztailak 27. 19:00etan, plazan egingo da elkarretaratzea.  

Orain arte taldeetatik eta norbanakoetatik Maxixatzen elkartea jasotzen ari den erantzunak adierazten du beharrezkoa zela deialdia egitea. Ostegunera bitartean jarraituko du elkarteak beraien parte hartzea baieztatzea falta duten elkarteen erantzunak jasotzen. Era berean, elkarteak gonbidapena luzatu nahi die Maxixatzenekin lotura izan duten norbanakoei ere.

Hasi da atzerako kontaketa! 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide