Maxixatzen elkartea, Instagramen eta Twitterren

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak kontu berria ireki du Instagramen, Twitterreko izen berdinarekin: @maxixatzensarea.

Maxixatzen elkartearen etorkizuna zehazteko maiatzean eta ekainean egindako mintegietako ondorio nagusiena komunitatea sendotzeko beharra izan zen.

Horretarako, lehen erabiltzen dugun atal honi duela gutxi Twitterreko kontua gehitu genion, eta orain Instagrameko kontu berria ere bai, Twitterreko izen berarekin: @maxixatzensarea.

Mintegietako ekarpenekin lantaldeak osatuko ditugu, irailean abian jarriko ditugunak.

Lantaldeei buruzko informazio zehatzagoa laster emango dizuegu.

Gogoratu, posta elektronikoz (maxixatzen@maxixatzen.eus) edo telefonoz (675 85 71 11) ere informazio gehiago eskatu dezakezuela.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide