Maxixatzenen etorkizuna zehazteko egindako lehen bilera mamitsua izan zen. Han jasotako ekarpenekin Maxixatzenen etorkizuna zehaztuko dugu ekainaren 20an egingo dugun bigarren mintegian. Hasiera batean ekainaren 3ko data aipatu bagenuen ere, hainbat lagunek ezingo lukete bertaratu, eta horregatik, bi aste atzeratzea erabaki dugu.
Lehen mintegian 40 lagunek parte hartu zuten, eta oraingoan kopuru hori gainditzeko asmotan gabiltza. Beraz, maiatzekoan parte hartu ez zuen norbaitek ekainekoan parte hartu nahiko balu, mezua bidali maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera edo telefonoz hots egin 675 85 71 11 telefonora. Eta gauza bera bilerara ezin etorri baino informazioa jaso nahi duenak, mezua bidali lasai edo telefonoz hots egin.
Behin mintegien prozesua amaituta, udara ondoren bazkideekin ondorioak partekatuko ditugu.