Maxixatzen euskara elkartearen etorkizuna zehaztuz

Larunbatean 40 lagun elkartu ginen Maxixatzen euskara elkartearen etorkizuna zehazten hasteko. EMUN-eko Mikeldi eta Ioneren laguntzarekin, hiru orduko saio entretenigarria osatu genuen, ekarpenak jasoz ekainaren hiruko bigarren (eta azken) mintegirako.

Maxixatzen euskara elkartearen etorkizuna zehazten hasteko asmoz, 40 lagun inguruk lehen mintegia egin zuten joan zen larunbatean. Hiru orduko saioan denetarako tartea izan genuen: Maxixatzenen ibilbidea azaldu, atxikitzen dugun bost herritarrei egindako bideoa ikusi, taldeetan bost galdera horiei erantzun, pintxoa eta kafearentzako tartea...

Azkenean luzea zirudiena motz gelditu zitzaigun, eta azken balorazioarekin batera, berriro ekainaren 3an elkartzekotan gelditu ginen. Bertaratu ezin izan zuten beste hainbat pertsonak, eta orain Maxixatzenen parte hartze prozesuaren berri izaten duen edonor etor daiteke bigarren saiora.

Maxixatzenen etorkizuna zehaztu nahi baduzu, ez ahaztu ekainaren 3ko hitzordua!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide