Maxixatzen, Topagunearen mintegian

Durangoko Plateruenan egindako kongresua.

Joan den zapatuan, Durangoko Plateruenan euskaldunon elkartetako 70 lagun elkartu ginen, tartean Maxixatzen Euskaldunon Elkartea, Topaguneak urtearen amaieran antolatuko duen Kongresurako ekarpenak egiteko.

Topagunea Euskal Herriko euskaldunon elkarteak biltzen dituen federazioa da, mugimendu bezala definitzen duguna. Aurten, urte garrantzitsua izango da bai Topagunearentzat, bai Maxixatzen Euskaldunon Elkartearentzat; izan ere, hamabi urteren ostean kongresua ospatuko dugu Topaguneko 79 elkartek. Kongresu horren prestaketa 2022ko uztailean hasi zen, eta prestaketan beste urrats bat izan zen joan den zapatuko mintegia.

Benetan pozgarria izan zen aurrez-aurreko saioa, pandemiaren ondoren azken bilerak online egin ondoren. Egun mamitsua izan zen, hainbat informazio, iritzi trukaketa eta sinergia lantzeko balio izan digutenak. Maxixatzenen biziberritze prozesuan lagungarri izan daitezkeen hainbat pista jasotzeko ere balio izan zigun batzarrak, hemendik aurrera zuokin atal honetan elkarbanatuko ditugunak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide