Maxixatzenen 2022ko egutegia, salgai

Egutegia bazkideen artean banatu ondoren, eta ikusirik gehiago eskuratzeko eskaerak egon direla, gaurtik aurrera Lujan eta Hizki papertegietan egongo dira eskuragarri, aleak agortu arte.

Salneurria:

  • Bazkideentzat, euro bat.
  • Bazkide ez direnentzat, 3 euro.

Egutegia inprimatu ondoren konturatu gara bazkideen testu batean akats txiki bat dagoela, eta beste akats nabarmen bat uztaileko egutegian: San Inazio egunik ez! Esaerak dioen bezala "begiratzen ez dena, ezin ikusi".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide