Bihar, ostirala, hasiko dira banatzen Maxixatzen Euskaldunon Elkartearen 2022. urteko egutegia. Maxixatzen elkartea sortu zenetik 25 urte bete diren honetan, Maxixatzenek bazkideei eman nahi izan die aurten protagonismoa; izan ere, adin tarte guztietako bazkideak elkartu ditu Maxixatzenek egutegian. Hilabete bakoitzean bazkide bat edo bi agertzen dira, eta bakoitzak euskara elkarteak egindako galdera bati erantzun behar izan dio: zer da zuretzat Maxixatzen? Lauzpabost hitzetan, horixe erantzun behar izan dute bazkideek.
Protagonisten argazkiak Javier Beristain argazkilariak egin ditu, eta Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak argazkilariak egindako lan ederra eskertu eta txalotu nahi du. Maxixatzeneko bazkideek beren etxeetako buzoietan jasoko dituzte egutegiak datozen egunetan. Egutegiaren kontrazalean, gainera, euskara elkarteak mezu bat zabaldu nahi izan du lau haizeetara, elkartearen izatearen lehenaz, orainaz eta geroaz hausnartzeko.