Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak 25. urte bete ditu aurten, eta proiektuaren edo komunitatearen parte izan direnei beraien ekarpena eskertzeko, elkarteak kolaboratzaileekin eta bestelako parte hartzeren bat izan duten herritarrekin egun osoko festa egingo du. Azaroaren 20rako aurreikusi zuen elkarteak festa hasieran, baina egun horretan herrian bestelako ekintza ugari antolatu direnez, elkarteak erabaki du elkartearen eguna 2022ko maiatzaren 28an ospatzea.
Goizean, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldea herriko kaleak girotzen arituko da. Ondoren, berriz, bazkaria egingo dute guztiek elkarrekin. Elkarteak jakinarazi du kolaboratzaileekin harremanetan jarriko direla festan parte hartzeko gonbidapena luzatzeko.