Urriaren 23rako, ostirala, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak eta Floreaga Salestar Ikastetxeak bertso saioa antolatu dugu Azkoitiko Udalaren laguntzarekin. Baztartxo antzokian 22:00etan hasiko da saioa, eta Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek parte hartuko dute. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Juan Inazio Sudupe arituko da.
Bertso-saiorako sarrerak direla eta, herritar asko hurbildu zaigu, non eta nola banatuko diren galdezka. Kartelean iragarrita dagoen bezala, sarrera guztiak leihatilan banatuko dira, baita Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko bazkideei ere. Ez da sarrerarik aurrez erreserbatuko. 21:00etan zabalduko da leihatila, eta 6 eurotan salduko dira sarrerak. Bazkideentzat doan izango da, eta beren izen-abizenak esatearekin, nahikoa izango dute.
Jakina denez, Floreaga Salestar Ikastetxearekin elkarlanean antolatu dugu saioa, eta, urtero bezala, hainbat sarrera beraien komunitateko kideen artean banatuko ditu ikastetxeak; baina Maxixatzenek, esan bezala, sarrera guztiak leihatilan jarriko ditu salgai. COVID-19a dela-eta, jendearen joan-etorria murrizteko erabaki da aurten sarrera guztiak egunean bertan banatzea.