Errigorako saskia zozketatuko du Maxixatzenek Facebook orrialdeko erabiltzaileen artean

Maxixatzenek Erriberako nekazaritza produktuez osatutako saskia zozketatuko du Facebook orrialdeko erabiltzaileen artean. Saskiko produktuak dira olio birjina, orburuak, tomate frijitua, barazki menestra, barazki krema, zainzuriak, potxak eta piperrak.

 

Zozketaren eguna uztailaren 2an izango da. Parte hartzeko, honako urrats hauek eman beharko dira:

- Maxixatzen Herri Komunikabideko Facebook orrialdeari 'atsegin dut' eman.

- Zozketaren berri ematen den argitalpena publikoki partekatu.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide