Badatoz euskaran sustraitutako orbelen jokoak!

Aurtengo orbel garaian ere jolaserako gatoz Maxixatzenen, hitzaren jolasa proposatzera laugarrenez. Hemen datoz IV. Orbel-jokuek.

 

Euskaran eta euskal kulturan sustraituta, ondo pasatzea da jolasaren helburua. Herritarrek hizkuntzarekin eta euskal kulturarekin lotutako kontuetan parte har dezaten, jolasean elkar hobeto ezagutuz, eta, bide batez, kontu berriak ikasiz.

Finala, abenduaren 2an

Aurreko edizioetako antzeko dinamika izango du lehiaketak. Azaroaren 2an hasita, hiru astetan galderak eta probak proposatuko dizkiegu hiru lagunez osatutako talde guztiei, eta abenduaren 2an, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, finala egingo dugu.

Ostegunero galdera eta probak zabalduko ditugu, eta parte hartzaileek astebete izango dute erantzuteko. Erantzunak ostegunerako entregatu beharko dira, zuzenean webgunean edo tabernetan utziko ditugun kaxetan erantzunak utzita. Punturik gehien lortzen dituzten hiru taldeak joango dira abenduraren 2an jokatuko den finalera.

Aurrez izena ematea, ezinbestekoa

Parte hartzeko hiru laguneko taldea osatu behar da. Taldeari izena jarri eta ondoren taldearen izena eta taldekideena eta kideen e-mailak maxixatzen.eus atarian Orbel-jokuetarako sortuko dugun atalean idatzi edo tabernetan utziko ditugun kaxetan utzi beharko dira, lehen asteko galderen erantzunekin batera. Behin izena emanda eta parte-hartzen hasita, hurrengo asteetako probei erantzutea izango da eginkizun bakarra.

Jolas egiteko eta ondo pasatzeko gogoa baduzu, sari ederrak irabazi nahi badituzu, parte hartu!

 

Egutegia:

1. proba: azaroaren 2an hasi eta 9an bukatu.

2. proba: azaroaren 9an hasi eta 16an bukatu.

3. proba: azaroaren 16an hasi eta 23an bukatu.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide