'Atte hil aurretik' antzezlanerako sarreren zozketa

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak igandean Matadeixen izango den Atte hil aurretik ikuskizunerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

 

Miren Tirapu aktorearen ideiei forma emanez, Maika Etxekopar zuberotarraren kanpo begiradarekin
atondu dute Beheko Larraine Nafarroako antzerki konpainiaren lehen antzezlana, Zubi egitasmoak babestuta.

Sinopsia: "Maxusek ipuin bera kontatzen zion gauero bere biloba Aneri. Duela bi hilabete, baina, Anek azkenekoz entzun zuen ipuin hori. Inauteriak iristean, Anek Erremosenea baserriko harategira joatea erabakiko du, urtero bezala ospatzera. Amonak lagatako hutsuneak eta inauteriek lur jota utziko dute Ane, eta argitara aterako da amonak kontatzen zion ipuin haren benetako esanahia.

Gure eguneroko bizimoduan, harreman botereetan gabiltza une oro. Eta bi aukera daude: joera nagusiari jarraitzea, errekako korronteak arrastaka eramaten dituen hostoen pare, edota aktiboki parte hartu eta garaitzea. Inguruak zenbateraino baldintzatzen gaitu erabakitzeko orduan? Zenbateraino gara geure erabakien jabe? Komediaren eta tragediaren bideei jarraituz, sekretuen mundura barneratuko gara. Eszenografiak, argiek, espazioaren trataerak eta denborak nahiz pertsonaiek mundu irreal baterantz eramango dute ikuslea".

Matadeiko VIII. Antzerki Jardunaldietako seigarren antzezlan hau maiatzaren 14an izango da, 19:00etan, Matadeixen.

Antzezlanerako sarrerak eskuratu nahi badituzu, parte hartu zozketan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide