'Ilargi arrantza' familia osoarentzako txontxongilo ikuskizuna da. Banakike txontxongilo taldeak eta Karaban’art artista kolektiboak, 2013an, frantsesez sortutako “Pêche à la lune” ikuskizunaren adaptazioa.
"Ilargi arrantza txontxongilo sorkuntza bat da 4 urtetik goitiko haurrendako, non antzerkia eta musika elkartzen diren. Hiru oren laurden inguru irauten ditu eta argizagia eta ortzia ditu hizpide. Unibertsoaren edertasun misteriotsuaren garrantzia nabarmentzen du, norberaren ametsen gauzapenarekin batera. Dekoratuak eta txontxongiloak material birziklatuekin eginda daude. Musika eta kantuak obrarako bereziki konposatuak izan dira. Ipuin iniziatiko bat da, non itsas izar batek zeruan dauden bere ahizpak ezagutzera joateko bidea egiten duen. Ibilibidean zehar pertsonaia ezberdinak ezagutuko ditu, itsas azpikoak, lurrekoak eta izaera anitz eta indartsuak dituzten zerukoak."
Matadeiko VIII. Antzerki Jardunaldietako bosgarren antzezlan hau apirilaren 30ean izango da, arratsaldeko 18:00etan Matadeixen.
Antzezlanerako sarrerak eskuratu nahi badituzu, parte hartu zozketan.