Boris & Ingrid antzezlanerako sarreren zozketa

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak igandean Matadeixen izango den Boris & Ingrid antzezlanerako lau sarrera zozkatuko ditu bi bazkiderentzat.

 

Londresen finkatutako Txema Perez Bilbotarra eta Lana Biba Ukrainiarraren 2Theatre konpainiaz gozatzeko parada izango da igandean Matadeixen.

Konpainiak hainbat sari jasotako "Boris & Ingrid" ikuskizuna eskainiko du. Gorputz adierazpena oinarri duen emanaldiak (teatro fisikotik edanak biak LISPA eskolan) dituen hitz apurrak inglesaz gain euskaraz ere moldatu ditu bikoteak Azkoitira zetozela eta.

Matadeiko VIII. Antzerki Jardunaldietako laugarrenn antzezlan hau martxoaren 26an izango da, arratsaldeko 19:00etan Matadeixen.

Antzezlanerako sarrerak eskuratu nahi badituzu, parte hartu zozketan.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide