Lasak argi azaldu zuen badirela aukerak gaztelera euskararekin ordezkatzeko, eta hala, gure bizitzan euskarak gero eta leku handiagoa izango duela.
2014an egindako kale-neurketaren arabera, Azkoitian hamar elkarrizketatik sei euskaraz dira. Euskara Mahaian biltzen diren erakundeen helburua kopuru hori hobetzea da, egingarria delako mahaikideen ustez. “Gainera, sinisten dugu gutariko bakoitzak baduela bere alea jartzea. Baina, horretarako zer egin behar dugun badakigu?”, galdetzen dute.
Euskara Mahaiko kide dira Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe, Floreaga ikastetxea, Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI, Aek, Erniarraitz Bertsozale Elkartea, Maxixatzen eta Azkoitiko Udala.