Zozkatuta Anariren kontzerturako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea

Anariren kontzerturako bi bazkiderentzako bina sarrera zozkatu ditu Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak, Udalaren laguntzarekin. Sarreren irabazleak Mirentxu Larrañaga eta Oihana Elduaien izan dira.

 

Irabazle bakoitzak bina sarrera izango ditu bere izenean Elkarguneko sarreran. Kontzertua bihar ostirala, abenduak 16, iluntzeko 22:00ean izango da Elkargunean, eta aurretik Hatrz herriko taldeak joko du. Sarrera: 5 euro.

Zorionak irabazleei eta gozatu kontzertuarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide