Kanpainaren berri ematean ERRIGORAgo joateko asmoa azaldu genuen. Bada #ZURIesker, guri esker, hasi ekoizleengandik eta saskia eskatzen duzuen azken hartzaileengannaino, tartean garen auzloangile guztioi esker, bagoaz harago, zerumuga berriak amestu ezezik egia bihurtzen hasiak gara.
14.000inguru dira Euskal Herrian guztira eskatutako saskiak! Azkoitian 80! Jauzi iderra. Inoiz baino gehiago izan dira eskatzaileak. Eta ez hori bakarrik, inoiz baino zabalpen handiagoa izan du kanpainak berak eta amets berrietarako egindako deiak kalean, ahoz aho, sare sozialetan, komunikabideetan... Ederra izan da.
Ahalegin kolektibo honi esker, 175.000€ inguruko ekarpen ekonomikoa izango dugu aurtengoan Nafarroa hegoaldeko euskalgintzarako. Bere garaian euskararen berreskurapenerako, Nafarroa hegoaldeko euskaltzale ameslariek, martxan jarritako proiektuek aurrera jarrai dezaten hauspoa izango da zalantzarik gabe. Eta harago goazenez, Nafarroa hegoaldeko euskalgintzaren amets berriak hauspotzeko ere izango da baliagarri.
Saskien banaketa haste honetan egingo dugu, eskatu duzuenokin harremanetan jarriko gara tokia eta ordutegia zehazteko.
Eskerrik asko guztioi eta denon artean, tartean #ZURIesker, egi dezagun bada ametsak egia bihurtzen!