Saski zuria, beltza ala biak? eskatu zurea!

Oraindik garaiz zabiltza, azaroaren 8ra arte eska dezakezu Errigora saskia.

Azkoitian eskaerak egiteko tokiak:

- Maxixatzen.eus lotura honetako galdetegia beteta.

- AEK euskaltegia: azkoitia@aek.eus edo  607612697 / 943151089 telefonoa

- Oreka bioelkartea

- Latz taberna

- Etxe-Aitz taberna

- Hizki papertegia

Zuri esker ametsak egi bihurtzen jarraitu nahi dugu. Batetik, Nafarroa hegoaldean haur eta helduen euskalduntzeak aurrera egin dezan zure ekarpena behar dugu. Baina, bestetik, amets berriak ere bete nahi ditugu: euskararen beharrizanetatik izan beharretara jauzi egin nahi dugu. Euskara kalera atera nahi dugu.

Aurtengoan, gainera, bi saski dituzu aukeran: beltza eta zuria. 20 ekoizle, produktu berriak... Inoiz baino eskaintza zabalagoa; inoiz baino Errigorago!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide