Hemen dira III.Orbel-jokuek

Udazken honetan ere hizkuntzarekin egin nahi dugu jolas, eta herritar guztiak jolasean jarri nahi ditugu. Aurreko bi urteetan sortu den giroa ikusita, 200 bat taldek parte hartu dute Orbel-jokuen lehenengo bi edizioetan, aurten ere jolasarekin jarraitzea erabaki dugu. Badatoz III. Orbel-jokuek.

Euskara eta euskal kultura ardatz hartuta jokoaren helburu nagusia ondo pasatzea da. Herritarrak hizkuntzarekin eta euskal kulturarekin zerikusia duen kontu batean parte hartu, elkar ezagutu eta ondo pasa dezaketela ikustea eta bitartean gauza berriak ezagutzea.

Lehiaketak iazko formatu bera izango du. Azaroaren 3an hasita, hiru astetan galderak eta probak planteatuko ditugu, eta abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, finala egingo dugu.

Ostegunero galdera eta proba desberdinak zabalduko ditugu, eta parte hartzaileek astebete izango dute erantzuteko. Erantzunak ostegun arratsalderako entregatu beharko dira zuzenean webgunean edo tabernetan utziko ditugun kaxetan erantzunak utzita. Punturik gehien lortzen dituzten taldeek abenduaren 3an egingo den finalean parte hartuko dute.

Parte hartzeko hiru laguneko taldea osatu behar da. Galdetegi hau edo tabernetan utzi ditugun orriak bete eta kaxetan utzi. Behin izena emanda asteroko probei erantzutea da lan bakarra.

Jolas egiteko eta ondo pasatzeko gogoa baduzue, eta sari ederrak irabazi nahi badituzue, anima zaitezte!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide