Maxixatzenen 20. urteurren jaia, urriaren 1ean

"20 urte euskararen erabilera bulkatzen" lemapean, festa xume bat antolatzen ari da Maxixatzen Euskaldunon Elkartea hurrengo larunbaterako, urriak 1. Elkartearen asmoa da 20 urte hauetan guztietan egindakoa ospatzea eta beste hainbeste urtez jarrai dezan indarrak hartzea.

 

Hau da prestatutako egitaraua, urriaren 1erako:

- 12:00etan, Sahatsako eta Musika Eskolako dantza taldeekin dantza jauziak, Balda plazan.
- Eguerdian, Antxitte eta Arbeo trikitilariekin eta Eneritz Artetxe eta Asier Garate "Txibilter"-ekin bertso-triki poteoa, herriko tabernetan.
- 14:00etan kantu bazkaria Joseba jatetxean, Iraurgi Abesbatzakoen laguntzarekin.

Urriaren 1ean, herritarrekin elkartzea eta orain arteko ibilbidea elkarrekin ospatzea nahiko genuke. Beraz, festara gonbidatuta zaudete! 

Bazkarirako izena eman nahi baduzue, idatzi edo deitu Maxixatzenera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide