667 bazkide gara!

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea

Herri Komunikabidearen proiektuari ekin genionetik, 2015eko maiatzetik, 290 bazkide gehiago gara Maxixatzenen, guztira 667. Eskerrik asko guztioi zuen babesagatik.

 

Oraindik elkartea sendotzen jarraitu nahi dugu, ordea. Bazkideon ekarpena eta babesa ezinbestekoa da proiektua elikatzen, aberasten eta hazten jarraitzeko. 2016ko abendu amaierarako 800 izango al gara?

Zabaldu Maxixatzen zuen inguruan, eta ziur lortuko dugula. Gure erronka, 800 baietz! 

Bestalde, Herri Komunikabidearen maxixatzen.eus webguneko bisitak goraka doaz: 1.000 bisitari lortzen ari gara bataz beste eguneko. Eskerrik asko guztioi!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide