Euskara normalizatzeko, "ausartak" izateko garaia dela adierazi dute antolatzaileek, "jauzia egiteko garaia da".
“Ez gaude orain dela urtebete desio genuen egoeran. Azken egunetako gertakariek, gainera, are nabarmenago utzi digute hori. Ez dugu oinarri sendorik euskaraz bizi nahi dugun herritarrok gure nahi hori egikaritzeko. ETB ikusteko aukera zapuztu digute. Herritarrek egindako lan eskergari esker lortu genuen Iruñeko 17 haur eskoletatik lauk (aurretik bi bakarrik ziren) euskarazko eskaintza egitea eta guraso baten salaketa bere eginez auzitegiak bertan behera utzi du erabakia. Herritarren eskaera eskaintza baino askoz ere handiagoa izatea ez dute aintzat hartu”. Egoeraren inguruko irakurketa kaleratu dute.
Informazio gehiago Konsteiluaren webgunean.