Andoni Egañaren iritzi artikulua: "Dena aspaldi"

Zahartzarora hurbiltzen hasi zaren froga: gauza garrantzitsu guztiak aspaldi pasatu zirela iruditzen zaizu.

Irudipen soila baino ez balitz, gaitz erdi. Joan den astean berri-paper honek ekarritako erreportajeek irudipenaz haratagoko zerbait dela pentsatzera naramate. Osteguneko BERRIAn, 1976ko urtarrilaren 12a aipatzen du Lander Muñagorri Garmendia kazetariak. Egun hartan aurkeztu zuen Rikardo Arrue mediku eta kardiologo amezketarrak bere doktore tesia. Euskaraz buruturiko lehena, euskal komunitate zientifikoarentzat mugarri. Franco hil zela bi hilabete ziren. Xalbador handik hamaikara zendu zen. Medikuak berak aipatzen ditu orduan izan zituen arazoak: Gobernadoreak euskaraz argitaratzen uzten ez eta euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu behar, terminologia aldetik lexiko urritasuna... Berrogei urte eta gero hau... zioen leloa ere aspaldikoa da, garaitsu hartakoa, eta ezin ahaztuko dugu beste berrogei joan direlarik 540 tesi badirela orduz geroztik euskaraz argitaratuak.

Lander Muñagorriren artikulua honako hitz hauekin hasten da: «Ezaguna da Adolfo Suarez Espainiako presidente ohiak euskararen inguruan esan zuena: ez zuela fisika nuklearra ikasteko balio. Eta are ezagunagoa da Jose Ramon Etxebarria irakasleak ostera eman zion erantzuna: bi gauza besterik ez dira behar horretarako. Euskara jakitea eta fisika nuklearra jakitea». Biharamuneko BERRIAk zekarrenarekin lotura egin ahal izateko pare-pareko hitzak. Ostiralean bete ziren 250 urte Manuel Larramendi hil zela. Euskararen apologistatzat jo izan da beti andoaindarra. Hala dio Ane Urrutikoetxeak: «Larramendi ez zen hizkuntzalari soila izan; bere helburua ez zen euskara zientifikoki ikertzea, hizkuntza mespretxatzen zutenak isilaraztea baizik. Horregatik, obrarik gehienak gaztelaniaz idatzi zituen, etsaiek ongi ulertu zitzaten». «Euskaraz ere idatzi zituen eskutitz eta testu asko, hizkuntza modu fin eta txukunean erabilta. 

Jarraitu iritzia irakurtzen Berria.eus atarian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide