Topaldia: Euskaltzaleen aktibazioa XXI. mendean

Euskaltzaleen aktibazioa izango da hizpide XIII. Topaldian. Autoeraketaz, ahalduntzeaz eta performatibitateaz arituko dira eta hainbat lagunen hitzaldiak entzuteaz gain, eztabaidarako aukera ere izango da.

 

Topagunea 2001 urtetik aurrera ari da mugimenduko kideen formaziorako, elkartrukerako eta hausnarketarako jardunaldi eta Topaldiak antolatzen.

XIII. Topaldian komunitatearen garapenerako giltzarriak diren gaien bueltan arituko dira, euskaltzaleen aktibazioa aztertuko da ikuspuntu ezberdinetatik. Hori horrela, diskurtso eta esperientzia ugari ezagutzeko eta aztertzeko aukera izango da, aritu eta aditu ezberdinen laguntzarekin.

Bost ataletan banatu dituzte Topaldiaren edukiak:

  • Lehenengoan, Autoeraketa, autonomia eta mugimendua kontzeptuak landuko dira.
  • Bigarrenean, hizkuntzaren gaineko diskurtsoak izango dira aztergai.
  • Hirugarren atalean, euskararen normalizazio prozesuan ahalduntzea eta aktibismoa landuko dira, esperientzia ezberdinen bitarteaz.
  • Laugarren atalean, ekintza performatiboak ezagutzek aukera izango da.
  • Eta bosgarren eta azkeneko atalean euskaltzaleen aktibazio berri baterako zumitzak zeintzuk diren landuko da.

Eguneko egitaraua eta izen emateko orria Topagunearen webgunean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide