Goizean, 11:30ean, suziria botako dute udaletxeko balkoitik eta, jarraian, ikastetxeetako ikasleen kalejira izango da plazan. Ondoren, egun horretarako propio sortutako manifestua abestuko dute, gero, "Behin betiko" abestia eta, azkenik, Xabier Euzkitzeren "Ze nolako zortea" bertsoa.
Arratsaldean, berriz, 18:00etatik aurrera, herriko emakumeek osatutako batukada taldearen kalejira izango da Balda plazatik Herriko plazara. Ondoren, Floreaga eta Bizkargi musika eskolako dantza taldeen ekitaldia izango da. Herriko bertso eskolako bertsolari gazteek ere bertso-sortak abestuko dituzte. Gero, egunerako sortutako manifestua irakurriko dute Luis Axirik eta Jimena Cardosok. Jaiarekin bukatzeko, berriz, pintxo potea eta euskal kantak izango dira herriko tabernetan.
Hemen duzue entzungai Xabier Euzkitzeren "Ze nolako zortea" bertsoa.